Izan den igelik handiena

Beezelbufo izena jarri diote, zientzialariek dakitela, naturan izan den igelik handienari (nolabait, deabruaren igela). Berrogei zentrimetro luze eta bost kilo zela kalkulatu dute zientzialariek, Madagaskarren aurkitu dituzten aztarna fosiletatik abiatuta. Aztarna haien azterketa PNAS aldizkarian argitaratu dute (Proceedings of the National Academy of Sciences); zientzialarien arabera, igel haren gertueneko ahaideak Hegoamerikan daude gaur egun. Irudian, Beezelbufo igelaren ustezko tamainaz jabetzeko marrazki bat dago.

Irudia: SUNY-Stony Brook

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak