Itsas zati bat parke natural bihurtu Ingalaterran
1993/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ingalaterrako ekialdean dagoen padura, gatzaga eta itsas zati bat parke natural bihurtu zuten joan den abenduan. Egia esan, hau ez da Lurrean lehenbizikoz gertatu, baina badu besteetatik bereizten duen ezaugarri bat, guztira hartzen duen azalera alegia. Ia hamar mila hektarea hartzen dituen parke hau, antzeko beste parke naturalen azalera baino bi aldiz handiagoa da.
Parkea, esan bezala, itsas ertzean hasi eta Ipar itsasoan barrena hedatzen da, bertan itsas txori eta fokak bizi direlarik. Gainera, parke natural honetan 300.000 ahate, antzara eta zankaluze baino gehiagok igarotzen ditu neguko hilabeteak.
Parke naturala izanik inguruko herrien ekonomia kontutan hartu da eta beraz, arrantzaleek, txirla-biltzaileek eta nekazariek ohizko lanetan segitzerik izango dute. Izan ere, ahalegin berezia egin baita interes guztiak proiektu amankomun batean elkartzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia