}

Itsas mailaren batez besteko igoeraren mapa

2012/09/25 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

itsas-mailaren-batez-besteko-igoeraren-mapa
Arg. ESA/CNES/LEGOS/CNS

1993tik 2012ra bitartean bildutako datuek osatzen dute mapa. Epealdi horretan itsas mailak izan duen batez besteko aldaketa jasotzen du mapak, koloreen bidez adierazita. Urdinetik gorrira, jaitsiera jasan duten guneetatik, igoera handiena jasan dutenetara.

Joera globala goranzkoa da: urteko 3 mm igo da batez beste itsas maila munduan aldi horretan (horiz). Eskualdeka, ordea, igoera handiagoak eta jaitsierak ere gertatu dira. Filipinetan, adibidez, 10 mm baino gehiago igo da batez beste urtero itsas maila. Kaspiar itsasoa, berriz, beste muturrean dago.

--> Ikusi ESAren bideoa

Mapa hainbat sateliteren radar bidezko altimetria-datuetan oinarrituta osatu dute, eta egunotan Venezian egiten ari den  "20 urteko garapena radar bidezko altimetrian” biltzarrean aurkeztu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia