}

Iterbioa, paritatea aztertzeko ezin hobea

2009/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iterbioa, paritatea aztertzeko ezin hobea
2009/10/01 | Elhuyar

Oinarrizko partikulen desintegrazioa ez da beti simetrikoa; hain zuzen ere, indar elektroahulak kontrolatzen dituen prozesuetan, materia eta antimateria abiadura ezberdinetan desintegratzen dira. Paritatearen kontserbaziorik eza deitzen diote fenomeno horri, eta zergatik gertatzen den ulertzea erronka handienetako bat da gaur egungo partikulen fisikaren esparruan. Kaliforniako Unibertsitateko fisikari batzuek aurkitu dute orain arte neurtutako kasurik nabarmenena: iterbio-atomoen trantsizio elektroniko batean paritatea ez dela kontserbatzen ikusi dute, eta efektua beste edozein prozesu ezagunetan baino ehun aldiz handiagoa dela. Aurkikuntzak izugarri erraztuko du paritatearen ikerketa aurrerantzean.

1
257
2009
10
008
Fisika
Albisteak
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia