ISSren irudia Lurretik

Ekainaren 16an, Jim Young eta Gary Grasdalen-ek ISS espazio-estazioaren argazkia atera zuten Kaliforniako Table Mountain Observatory-tik. Irudia garbi-garbia ez bada ere, Lurretik bertatik ateratako argazkia izatea da meritua; izan ere, bost minutu behar izan zituen 24 hazbeteko teleskopioak irudia hartzeko.

Espazioan dagoen laborategirik handiena da ISSrena; hortik datorkio ‘zeruko lantokia’ ezizena. Izan ere, laborategi hori espreski diseinatu da mikrograbitatea, espazioaren zientziak, lurraren zientziak, biziaren zientziak eta espazioko teknologia esparruak, besteak beste, garatzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia