}

Israelgo antzinako gerra

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arkeologoen artean ikusmin handia sortu da iaz Libano eta Israelen arteko mugan aurkitutako harlauza batek dituen inskripzioak direla eta. Erregearen harlauza da eta Bibliatik kanpoko testua duen bakarra ere bai.

Palestinako antzinako historiaz argitasunak emango ditu, baina oraingoz harlauza aurkitu duen Avram Biram irakasleak ez du fotografiarik eta inskripziorik argitaratu nahi.

Harlauza K. a. IX. mendekoa da, eta osorik zegoenean metro bat inguru neurtzen zuen. Aurkitutako zatiak hamahiru lerro hautsi ditu, eta aditzera eman denez, Damaskoko erregeak Israelgo erregearen kontra izandako garaitzapenaren oroigarria da.

Orduko Israelgo erreinua eta gaur egungo Israel ez dira lurralde bera. Izan ere, gaur egungo Israelgo estatua Dabiden etxearekin identifikatzen zen Judeako erreinuan oinarritua baita. Orduko Israelgo erreinua, dozena bat tribu “galduk” Samarian eratutakoa zen.

Israelgo Baasa erregeak Judeari eraso egin zion, eta bertako Asa erregeak Damaskoko Ben Hadad erregeari eskatu zion laguntza. Ben Hadaden armadak salbatu zuen, beraz, Judeako erreinua.

Hilarriak, beraz, garai hartako “tribu galdu” haien enigma argitzeko balio dezake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia