}

Irudiak bilatu konposizioaren eta koloreen arabera

2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Donostiako Informatika Fakultatean David Vicentek garatu duen irudi-bilatzaileak, irudiaren konposizioan eta koloreetan oinarritutako bilaketak egiten ditu.

Internet sarean irudiren bat aurkitu behar dutenean, testuan oinarritutako bilaketak egiten dituzte Yahoo, Google eta antzeko bilatzaileek. Hau da, zer nahi den, haren izena edo deskribapena eman behar izaten zaie. Donostiako Informatika Fakultatean David Vicentek garatu duen irudi-bilatzaileak, berriz, oso bestelako bilaketa egiten du: irudiaren konposizioan eta koloreetan oinarritutako bilaketak egiten ditu.

Look4Picture du izena tresna informatiko berriak. Bilaketak oso erraz egiten dira, irudi bat aukeratu eta haren antza duen beste batzuk aurkitzen ditu sistemak. Egun gai da 60.000 irudiko argazki-banku batean bilaketak azkar egiteko, eta helburua Interneterako prestatzea da. Horretarako, baina, eta Internetek gaur egun duen tamaina ikusita, ordenagailu bakarra ez da nahikoa. Horregatik, bilaketak kudeatuko dituen ordenagailu-sarea diseinatzeko fasean ari dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia