Irudi likidoak
2001/05/29 Elhuyar Zientzia
Mugitzen ari den gorputz batek mugimenduan jarraitzeko joera du, baita gorputz hori esne-tanta bat bada ere. Irudian tindaturiko esne-tantak ikusten dira, justu mugimendu-aldaketa izan den unean. Hori lortzeko, argazkilariak esne-tantak zeuden plataforma igo ondoren, bat-batean askatu eta erortzen utzi zuen.
Argazki hori, beste irudi erakargarri batzuekin batera, fluidoen fisika eta edertasuna erakusten dituen web gunean dago ikusgai:
www.eng.vt.edu/fluids/msc/gallery/gall.htm
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia