}

Iratzeak bizitzaz gainezka

2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zuhaitzen goiko muturrean bizi diren iratzeek ornogabe-kantitate izugarria izaten dute. Zuhaitz oso batek beste bizidun izan ditzakete beren baitan.

Zuhaitzen goiko muturrean bizi diren iratzeek ornogabe-kantitate izugarria izaten dute. Zuhaitz oso batek beste bizidun izan ditzakete beren baitan, eta Lurraren biotari egiten dioten ekarpena ere uste baino handiagoa izan daiteke, zientzialari-talde batek dioenez.

Txori-habi iratzeak ( Asplenium nidus ) eta zuhaitzetan eskegita bizi diren beste hainbat landare garrantzitsuak dira basoetako ekosistemetan, urari eta elikagaiei eusteko duten gaitasunarengatik.

Borneoko oihaneko zuhaitzen enborretan bizi diren iratzeak aztertu zituzten biologoek. 50 metroko altueran bizi dira batzuk, eta 200 kiloko pisua ere hartzen dute. Azterketa egiteko, intsektizida bota zuten eta lurrera erortzen ziren intsektuak bildu.

Konparaketak erakutsi zuenez, iratzeetatik ehun aldiz intsektu gehiago erortzen zen zuhaitzetatik baino. Emaitzak baieztatzeko, zuhaitzetara igo ziren, iratze batzuk hartzeko, eta espero baino ornogabe gehiago aurkitu zituzten. Izan ere, intsektizidarekin erdiak baino ez zituzten akabatu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia