
Ebidentzia nagusi bi erabili dituzte ondorio horretara iristeko: batetik, harrien itxura (arroken geruzapen gurutzatua, aurkitutako partikula esferikoak eta arraildurak), eta, bestetik, sulfato-gatzen kantitate handia. Gatz horiek uretan eratzen dira Lurrean, edo, eratu ondoren, uretan luzaroan egoteagatik eraldatzen dira.
Bizia egoteko kondizio egokiak aurkitzeak, ordea, ez du esan nahi bizirik egon denik, eta momentuz ez dago hori jakiterik. Opportunity eta Spirit ibilgailuak ez daude bizia bilatzeko prestatuta, eta, horretarako, etorkizunean laginak Lurreko laborategietara ekarri ahal izatea beharrezkoa dela nabarmendu dute.
Lexartza Artza, Irantzu
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa







