}

Intzestua saihesteko, entzimak

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Intzestua saihesteko, entzimak
2006/03/01 | Elhuyar

1980ko hamarkadan, botanikariek frogatu zuten lorea gai dela bere polena deuseztatzeko, bai eta hurbileko ahaideena ere. Hain zuzen, entzimen bidez suntsitzen du komeni ez zion polena. Orain, Missouriko Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute nola bereizten duen komeni zaion polena besteetatik. Nonbait, polenaren konpartimentu batean gordetzen da entzima. Denborarekin, ordea, konpartimentua desegin egiten da eta entzima libre geratzen da. Antza denez, polena ez denean komenigarria, errazago desegiten da konpartimentua, proteina bati esker.

Berriak labur
11
1
218
2006
3
029
Botanika