}

Intsektuak nahiko pozik lur-sail transgenikoetan

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Intsektuak nahiko pozik lur-sail transgenikoetan
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Freenaturephotos.com)

42 lur-sailetan egindako ikerketa batek aditzera eman duenez, izurriteen aurkako intsektizidak sortzeko prestatutako laboreek ez diete kalte handiegirik egiten gainerako intsektuei. Ikerketaren arabera, jomuga ez diren intsektu gehiago dago kotoi- eta arto-sail transgenikoetan tradizionalki intsektizidaz busti izan diren laboreetan baino. Hala ere, horietan intsektu gutxiago dago intsektizidarik zein landare transgenikorik erabili izan ez den sailetan baino.

Bacillus thuringiensis bakterioak jariatzen duen toxina sortzeko eraldatzen dira landareak, eta, hala, izurri diren intsektuetatik babesten dute uzta. Ikerketa honen arabera, kezkatzeko arrazoirik ez dago hasiera batean, jomuga ez diren intsektuak salbu daude, baina ikerketa gehiago eta sakonagoak egin beharko direla diote adituek.

1
233
2007
7
003
Ingurumena; Genetika; Nekazaritza; Biologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia