Interneten edukiak zabaltzeko eredu berria
2006/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Interneten edukiak zabaltzeko eredu berria
2006/02/01 | Elhuyar
EHUko María Victoria Higuero Aperribaik Interneten edukiak zabaltzeko eredu berri bat diseinatu du, berme eta eskubide guztiak errespetatuz -egileari dagozkion copyright-a, bezeroen pribatutasuna eta anonimaturako eskubideak barne hartuta-. Horiez gain, eraginkortasuna bermatzeko bestelako neurriak ere kontuan hartu ditu. Proposatzen den ereduak pirateria deritzona saihestea izan du helburu, eta, horretarako, baimenik gabeko kopiak detektatzen ditu, arau-haustea egin duena identifikatzeko mekanismoak -fingerprinting teknikak- erabilita.
Berriak labur
12
1
217
2006
2
029
Internet
eu es fr en ca gl