Inoizko eztandarik handienaren lekuko izan dira astronomoak
2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
50 Eguzki adina elementu sortu ditu supernobak
Ziurrenik inoiz behatu den supernobarik handiena detektatu du Kaliforniako Palomar Behatokiko azterketa digital batek, SN2007bi. Ondoren, munduko teleskopio ahaltsuenetako batzuekin jarraipena egin diote astronomoek, eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.
Kalkulatu dutenez, eztanda egin duen izarraren masa Eguzkia halako 200 zen, eta sortu duen elementuen ortzadarrak hilabeteetan iraungo du. Denborarekin, baliteke eguzki-sistema berriak eratzea elementu horiekin.
SN2007bi supernobari esker, astronomoek hobeto ulertu dute nolakoak diren izar erraldoi horiek. Gainera, Big Bangaren ondoren zer gertatu zen jakiteko aztarnak emango dituela espero dute. Baina galderak ere sortu ditu; izan ere, badirudi izarrak ez zuela hidrogenorik, eta hori ez dator bat astronomoek halako izarrei buruz orain arte uste izan dutenarekin.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia