Inasmet: estatuaren ordezkatzaile galdategien nazioarteko komitean
1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
INASMETen izendapena, Galdategien Elkarte Teknikoen Nazioarteko Komiteko zuzendari den Schissler jaunak bultzatua izan da; honek INASMETek arlo honetan egindako proiektuak ezagutzen bait zituen.
ADI izeneko teknikarekin lortu nahi dena zera da: materialen prozesaketan eginiko tratamendu termiko bereziez nahi diren propietateak materialari ematea. Horrela lortutako materialen propietateak altzairu forjatuarenak baino hobeak dira eta fabrikazio-kostua %40 txikiagoa da.
Aplikazio industrialen esparrua oso zabala da, hala nola, automobil, nekazal, makineria, makina erreminta, ehungintza eta burdinbideena.
Orain ofizialduko den ordezkaritza hau praktikoki azken urteotan bazegoen, INASMETeko gerente den Alberto Lazaro-k esan digunez.
Azkenik, komite honen eragin-eremua Europa, Txina, EEBB eta Indiak, besteak beste, osatzen dutela esan behar da. Beraz, euskal zentru honek zientzi maila handiko eritziak eta informazioak ospe handiko beste zentruetakoekin kontrastatzeko aukera izango du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia