Ile urdinak ez du gaitzik iragartzen

Behin baino gehiagotan ilea urdintzea gaixotasunekin lotu izan da, baina Clevelandgo Jerome Litt dermatologoak egindako ikerketaren arabera, urdintze-prozesua zahartze-prozesuaren edo arazo txikiren baten isla besterik ez da. Ilearen kolore-aldaketa pigmentazioaren gutxitzeak eragiten du.

Hala ere, urdintzea gaztaroan gertatzen denean —20 urteren buelta horretan—, baliteke arrazoia osasun-arazo txikiren bat izatea, hipertiroidismoa edo anemia gehienetan. Kasu biak odol-analisi arruntetan antzeman daitezke eta bitaminekin konpondu ohi dira. Botika eta bitamina jakin batzuk —E bitaminan oinarritutakoak— ere ilea urdintzea eragin dezakete.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali