}

Ilargira berriz ere

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iargia pertsonak orain dela hogeita bost urte zapaldu zuenez gero, gure satelitea ahaztuxea genuen, baina oraindik ere han badago zer ikerturik. Urtarrilaren 25ean, NASAk "Clementine" izeneko zunda bidali zuen hango misterioak argitu asmoz. Ilargiaren jatorria eta bolkanismoa dirabatez ere ikertu nahi diren puntuak, gainazalaren konposizio zehatza lortuz.

Gaur egun asteroideen talkak pil-pilean daude, eta gai hori ere aztertu beharko du "Clementine" zundak. Maiatz honetan Ilargiko orbita utzi eta abuztuaren amaieran Geographos bisitatuko du, hau da, espazioan noraezean dabilen hiruzpalau kilometro luze eta 1,5 kilometro zabaleko haitza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia