Ilargia-ura
1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1998ko urtarrilean abiatu zen Lunar Proyector espazio-ontzia. Ilargian ura aurkitzeko helburua zuen. Horretarako Ilargiaren bi poloen gaineko orbitan sartu zen ontzia eta bi poloetako irudi-pila jaso zituen.
Haren neutroi-espektrofotometroak poloetako kraterretan hidrogenoa aurkitu zuen. NASAren ustez, aurkikuntzak Ilargian ura egon zitekeela adierazten zuen. Aurkikuntza baieztatzeko, aldez aurretik aukeratutako krater batera ontzia eroraraztea zen misioaren azken helburua.
Talkaren ondorioz izoztutako ura lurrundu eta Lurretik erraz detektatuko zen. Ontzia 1999ko uztailaren 31n erortzen utzi zuten. Baina orduko datuak kontu handiz analizatu ondoren ez dute uraren arrastorik ere aurkitu. Horrek ez du esan nahi urik ez dagoenik, NASAren iritziz; beste milaka azalpen aurki daitezke. Beraz, misterioa lehengoan dago.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia