}

Ilargia, unibertsoko bitxikeria

2008/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ilargia, unibertsoko bitxikeria
2008/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: S. Seip/Astro Meeting)

Duela 4.500 milioi urte, Marteren tamainako gorputz batek Lurra jo zuen, eta askatu ziren pusketetatik sortu zen Ilargia. Ez da ohikoena sateliteak planeten pusketetatik sortzea. Izan ere, gure eguzki-sisteman aurkitu dituzten 165 sateliteetatik, Ilargia da modu horretan garatutako satelite bakarra. Eta, zientzialarien kalkuluen arabera, unibertso osoko planeta-sistemen % 5-10ek besterik ez du era horretan jaiotako sateliteren bat.

Sateliteak horrela sortzen direnean, talkaren ondorioz askatutako zatiak hondakin moduan geratzen dira planetaren inguruan biraka. Pixkanaka, zati horiek batzen joaten dira, eta satelitea sortzen dute. Zientzialariek uste dute horrelako satelite asko egongo balira planeten inguruetan hondakin-hodeiak ikusiko liratekeela, eta egun ez dute horrelako asko detektatu. Horregatik uste dute talken ondorioz sortutako sateliteak bitxikeria bat direla unibertsoan.

1
238
2008
1
004
Astronomia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia