Ilargia iheska
2001/07/27 Elhuyar Zientzia
Ez dago eguzki-sistema osoan Ilargiaren pareko sateliterik. Beste edozein planeta-satelite bikotean tamaina-diferentzia Lurraren eta Ilargiaren kasuan baino askoz handiagoa da. Jatorria bi gorputzen talka izan zen; horren ondorioz, elkarrengandik urruntzen ari diren planeta eta satelitea sortu ziren. Ilargia, beraz, pixkanaka ihesi doakigu.
Dena dela, oraindik Ilargiaren azalaren oso irudi politak har daitezke teleskopio handi baten bitartez. Esate baterako, Donostiako Zientziaren Kutxagunean dagoen teleskopioaz hartutako argazki honetan Ilargiaren azalean dauden hainbat krater ondo ikusten dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia