Ilargi-eklipse osoa asteartean
2004/05/03 Elhuyar Zientzia

Nahi duenak, Miramon.Zientziaren Kutxaguneko lorategitik ikusi ahal izango du eklipsea, Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako behaketa publikoan. Zerua oskarbi badago, teleskopioa jarriko dute; lainotuta badago, berriz, eklipseari buruzko azalpenak emango dituzte Planetarioan eta beste behatokietako irudiak lortzen saiatuko dira.
Astearteko eklipsea arratsaldeko 19:50en hasiko da, baina ilargia iluntzeko bederatziak eta bostean aterako da eta, beraz, eklipsea hasita dagoela harrapatuko dugu. Dena dela, eklipsearen zatirik ikusgarriena ia oso-osorik izango dugu begien aurrean.
Ilargi-eklipse osoa gertatzen da Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren plano berean, Lurraren atzean, jartzen denean. Hori gertatzean, Ilargia Lurrak egiten duen itzal-zatitik igarotzen da espazioan, eta Lurrak eklipsatu egiten du.
Hala ere, Ilargi-eklipse osoan, Ilargia ez da erabat ezkutatzen. Ilundu egiten da, pixkanaka, aldatu egiten zaio kolore-tonua, eta gorrixka edo laranja tankerakoa hartzen du, Lurreko atmosferaren kondizioen arabera.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia