}

Ikusmen ultramorea duten arrainak

2002/05/13 Elhuyar Zientzia

Hego Ameriketako arrain-espezie batek ikusmen ultramorea erabiltzen du bere bikotea aukeratzeko orduan. Egin berri diren bi ikerketen emaitzen arabera, guppy arrain espezieko emeei bereziki interesatzen zaizkie espezie jakin batzuetako arrak.

Hain zuzen ere, guppy espezieko arrek eguzki-izpien azpian dirdir egiten dutenean, emeentzat erakargarriak izaten dira, Julian Partridge Bristoleko Unibertsitateko irakaslearen iritziz.

Animalia askok, narrasti, urlehortar, txori edo arrainek besteak beste, ikusmen ultramorea dute eta zientzialari anitz animalia horien ikusmen-berezitasunaren ondorioak ulertu nahian dabil. Arrainen kasuan, ultramoreak badute eraginik beren portaeran. Uraren argitasunaren eta ultramore-motaren arabera arrain-emeak ar-espezie baterantz edo beste baterantz hurbilduko dira. Horren ondorioz, espezie batzuk anitz ugalduko dira beste espezie batzuren kaltetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia