Ikusiz ikasi

Ikusiz ikasi


Jaio berriei aurkezten zaien errealitateak ez du gurearekin zerikusi handia. Ez behitzat, ikusmen-sekuentziazio osoa gainditu arte. Ondoko irudian, ordenadorez lagunduriko ikerketaren ondorioak “ikus” ditzakezu.

Jaio berriarentzako, mundua ezezaguna da oso. Lehenengo egunetik hasten da bizitza osoan zehar luzatzen den ikasteko prozesua. Baina, nola ikusten du mundua jaio berriak hasierako hilabeteetan? Haur-psikologiako azken ikerketen arabera, ondoko irudian agertzen diren sekuentziak gainditu behar izaten ditu umeak munduaz behar bezala jabetzeko. Ordenadorez lagunduriko ikerketen emaitza horixe da, beraz: giza begiek ere ikasi egiten dute objektuak fokatzen eta zortzi hilabete bete arte ez omen ditugu irudiak bereizten.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna