Igurtzi eta piztu

1680an, Godfrey Haukwitz fisikariak lehen pospolo modernoa egin zuen. Haukwitzek igurtziz su hartzen duen hautsa egin behar zuen, eta fosforoa erabili zuen horretarako. Gero, zur-puska txiki baten muturrean hauts hori itsatsita, sua bat-batean pizteko 'gailua' asmatu zuen.

Ideia oso ona izan zen. Dena dela, garai hartako pospoloak ez ziren seguruak; leherketa txiki asko izaten zen. XIX. mendera arte ez zen pospoloa etxeko ohiko tresna bihurtu.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali