Ig Nobel sariak: Nobel sarien senide bihurriak
2008/10/26 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
izan da aurten saridun gehien izan dituena. Izan ere, landareei bidegabe mina eragitea ez dela moralki onargarria eta inork landareen jabetzarik ez duela defendatzen duen lege-printzipioa ezartzeagatik jaso dute saria izaki bizidunen defentsan aritzen den komite etiko suitzar batek eta Suitzako herritar guztiek.
Beste talde batek entzumenak jakien pertzepzioan duen eragina aztertu du. Zehazki, patata frijituak jatean jasotzen ditugun soinu-seinaleak elektronikoki aldatuz gero patata bera kirrikatsuagotzat edo zaharragotzat hartzen dugula ondorioztatu dute, burmuinak desberdin hautematen dituela soinuaren arabera. Haientzat .
Ba al zenekien armadiloek arkeologoen lana zaildu dezaketela? Animalia horiek, lurra mugitzean, garai desberdinetako geruzak nahasten dituzte. Armadiloek zenbaterainoko eragina duten aztertzeagatik, jaso du Brasilgo ikertzaile-talde batek; eta ameba bat labirinto batean bide motzena aukeratzeko gai dela azaltzeagatik beste batek.
Animaliekin bukatzeko, arkakusoei buruzko ikerketa batek jaso du
. Izan ere, talde batek txakurren eta katuen arkakuso-espezieen saltoak alderatu ditu. Txakurrenak izan dira garaile; 25 zentimetroko jauzia lortu dute, katuenak baino 8 zentimetro handiagoa.
Plazeboak, dantzari erotikoak, korapiloak eta espermizida
Bi botikaren artean, zein erosiko zenuke, merkeena edo garestiena? Hori ikertzeko, hainbat pertsonari plazebo bera eman zieten botika berri baten probak egitearen aitzakiapean. Baina erdiei esan zieten merkea zela, eta beste erdiei garestia zela. Plazebo garestia jaso zutenek erantzun hobea lortu zuten. Horixe izan da irabazi duen ikerketa.
dantzari erotikoen obulazio-zikloak jasotzen dituzten eskupeko-kopuruan eragina duela azaldu duen taldearentzat izan da. Izan ere, ernaltzeko egun aproposak direnean, eskupeko gehiago jasotzen dituzte dantzariek. Hilekoarekin daudenean, ordea, askoz eskupeko gutxiago lortzen dute.
Fisikaren atalean saritutako ikerketaren abiapuntua zuk zeuk ikus dezakezu. Sartu kaxa batean soka edo ile-zati batzuk, mugitu pixka bat kaxa, ireki eta behatu ezazu. Nahitaez zatiak korapilatuta egongo dira. Prozesu horri azalpen matematikoa emateagatik jaso dute AEBko bi ikertzailek.
Ziurrenik, aurtengo sari bitxiena da. Izan ere, bi talde saritu dituzte: bata kolazko freskagarriek eragin espermizida dutela azaltzeagatik, eta bestea guztiz kontrakoarengatik, eragin espermizidarik ez dutela azaltzeagatik, alajaina!
Bukatzeko, David Simsek jaso du , herritarrok erakundeekin dugun erlazioak sortzen duen haserreari buruzko lanarengatik. Oso izenburu esanguratsua du lanak: “You Bastard: A Narrative Exploration of the Experience of Indignation within Organizations” (Hi, sasikumea: erakundeekiko haserreari buruzko miaketa narratiboa).
Sari guztiak banatu ondoren, ekitaldia bukatzeko, urteroko esaldi bera: “Saririk irabazi ez baduzu —eta bereziki, irabazi baduzu— zorte hobea izan dezazula hurrengo urtean!”
7K-n argitaratua.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia