IDA asteroidearen bitxikeriak

IDA asteroidearen bitxikeriak


Galileo zundak bidalitako informazioa uste baino emankorragoa suertatzen ari da. New Yorkeko Cornell Unibertsitateko ikerlariek, esaterako, Galileok emandako datuetan oinarritu dira Ida asteroideari buruz orain arte genekiena osatzeko. Ikerketa horri esker, esaterako, Idaren inguruan 1,6 kilometroko diametrodun satelitea dabilela jakin ahal izan dugu.

New Yorkeko ikerlarien iritziz, Dactyl izeneko satelitea Koronis asteroide-gerrikoaren jatorri berekoa omen da. Ida asteroideak zergatik erakarri eta bere inguruan jira-bira jarri ote duen argitzeko, berriz, ikerlariek Koronis asteroide-gerrikoan gertatu ei zen leherketa bortitza darabilte hipotesi gisa.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia