Ia betirako izango den arrastoa
1992/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain dela 3,6 milioi urte Tantzaniako iparraldean sumendi batek isuritako hauts-lainoak ingurua estali zuen. 1979. urtean Mary Leakey paleoantropologoak, hauts haien gainean oin-arrasto batzuk aurkitu zituen. Hark zioenez, oin-arrastoak giza arbasoren batenak izan zitezkeen.

Lurretik 380.000 km-ra, Ilargian hain zuzen ere, "Baretasun-itsasoan", sateliteko lurra zapaldu zuen lehen pertsonaren oin-arrastoak daude. Ilargian ez dago atmosferarik eta, beraz, ezta haizerik eta euririk ere. Gainera, iharduera sismikoa orain dela milaka urte bukatu zela dirudi. Beraz, betirako gera daitezke oin-arrasto horiek.
Hala ere, Kaliforniako San Diegoko unibertsitateko zientzilari den James R. Arnold-ek hau dio: "500.000 urte barru arrasto horiek erabat ezabatuko dira izpi kosmikoen eraginez. Arnold kosmokimikaria da eta laborategiko beste kide batzuekin batera, ilargiko harkaitzen higadura-erritmoa kalkulatzeko metodoa garatu du.
Atmosfera eza da, hain zuzen ere, Lurrean gertatzen diren higadura-motak ezeztatzen dituena, baina aldi berean, bidea libre uzten die izpi kosmikoei.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia