Hula Hoop masajista

Nor ez da noizbait Hula Hoop-arekin jolastu? Beno, bada bueltan dator eta eragin teraupetikoekin gainera. Koreako Lendo Corporation enpresak Hula Hoop modelo berria aurkeztu du, baina ez da uztai arrunta, magnetoak eta masaje-puntuak baititu. Asmakizunaren egileen arabera, estresari, lepoko minei eta buruko minei aurre egiteko ezin hobea da. Batek daki sendatzeko baliorik duen ala ez; edonola ere, Hola Hoop-arekin jolastea atsegina izan daitekeenez, osasunari ez zaio kalterik egingo.

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali