Hotza Lurraren nukleoan
1999/12/12 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Ez da denbora gehiegi orrialde hauetan Lurraren nukleoaren egiturari buruzko erreportajea argitaratu zela. Artikulu hartan, besteak beste, Lurraren barnealdea oraindik ezezaguna zela adierazten zen, baina garbi samar zegoela nukleoa oso beroa zela. Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlari-talde batek simulazio-ikerketa proiektua garatu du, eta horren arabera baliteke nukleoa ez izatea erabat beroa.
Ikerlariak Lurraren kanpoaldeko nukleoan dauden baldintzen simulazioa egin dute, nukleoa bera inguratzen duen zatiarena alegia.
Simulazioan atera dituzten emaitzen arabera, urtutako burdin-zati fin bat kanpoaldeko nukleo likidotik burdinazko nukleora iragaiten da. Urtutako burdin-zati fin hori hotz samarra izango litzateke. Oraingoz simulazioan ateratako ondorioa hipotesia besterik ez da, baina egiaztatuko balitz hobeto ulertuko litzateke Lurreko barnealdearen egitura eta funtzionamendua.
7kn argitaratua
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia