}

Hostoen kiribilak

2003/03/12 Elhuyar Zientzia

Letxuga-hostoak, edo beste hainbat landarerenak zergatik diren kiribilak azaldu dute Frantziako CNRSko eta Texasko Unibertsitateko ikertzaileek. Eta ez pentsa azalpen fisiko-biologiko konplexua eman diotenik. Ikertzaileen arabera, hostoen muturrak erdialdeko parteak baino azkarrago hazten direlako sortzen dira kiribilak. Fenomeno bera gertatzen omen da plastikozko xafla bat urratzen denean. Plastikoa urratzean mutur bat luzatu egiten da, eta bi muturren arteko desorekaren ondorioz xafla kurbatu egiten da.

Kiribilen patroi zehatza zein den aztertzeko, matematikara jo dute zientzialariek, espazioaren eta denboraren deformazioa esplikatzeko Einsteinek erabilitako matematikara.

Argazkia: E. COEN.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia