}

Hosto-nerbioak irakurtzen

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hosto-nerbioak irakurtzen
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Albertako Unibertsitateko ikertzaileek hosto-nerbioak nola garatzen diren aztertu dute. Ikertzaileek lehendik bazekiten hormona batek, auxinak, sustatzen duela nerbioen hazkundea. Hostoa hazi ahala, auxinak aurrera egiten du, eta harekin batera hedatzen dira nerbioak. Baina, nola bideratzen da auxina?

Hori aztertzeko, auxina garraiatzen duen proteina nabarmendu dute, markatzaile fluoreszente baten bitartez. Hala, ikusi dute nerbio bakoitzean zelula berezi batzuk daudela; hain zuzen ere, auxina aurkako bi noranzkotan garraiatzeaz arduratzen dira zelula horiek. Horrez gain, frogatu dute hostoaren epidermisa oso garrantzitsua dela hormonaren garraioan eta nerbioen sorreran.

Nolanahi ere, zientzialarien iritziz, hori baino are garrantzitsuagoa izan da ikustea landareak mekanismo bera erabiltzen duela enborretik zein sustrai nagusitik sortzen diren adarren hazkundea zuzentzeko.

1
223
2006
9
013
Botanika
Berriak labur
7