}

Hortzak berreskuratzen

2009/03/17 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Cyprinidae familiako arrainek duela 50 milioi urte galdu zituzten hortzak, baina Danionella dracula espezieak berreskuratu egin ditu. Espezie horretako arrek hortz zorrotzen itxurako egitura batzuk dituzte. Baraila-hezurrez eginak daude, eta ez dute pulparik, ez esmalterik. Ez dira egiazko hortzak, baina haien funtzioa betetzen dute. Borrokarako erabiltzen dituzten ikaragarrizko bi letagin ere badituzte —hortik drakula izena—. Proceedings of the Royal Society aldizkarian martxoaren 11ean deskribatutako espeziea 16 milimetro luze da, eta Myanmar iparraldeko erreka txiki batean bizi da.

Irudia: Ralf Britz / NHM

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia