}

Hondarraren kantua

2006/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hondarraren kantua
2006/10/01 | Elhuyar

Duna bat erortzen denean, soinu berezi bat ateratzen du batzuetan, kantu antzeko bat. Frantziako Ikerketarako Kontseilu Nazionaleko ikertzaile batzuek ikusi dutenaren arabera, basamortuko soinu horien azalpen fisikoa hau da: erortzen ari den hondar-geruzako aleek elkar jotzen dute eta erresonantzia-uhinak sortzen dituzte, uhin horiek hondar-geruzari bibrarazi egiten diote, eta bibrazio horren erresonantzia da soinua.

Erresonantzia gerta dadin, nahikoa omen da bizpahiru zentimetroko hondar-geruza bat; abiadurari dagokionez, berriz, hondar-aleek 0,45 metro segundoko edo azkarrago mugitu behar omen dute; eta hondar hezeak ez omen du erresonantziarik sortzen.

1
224
2006
10
009
Fisika
Berriak labur
4