Hitz egiten duen ordenadorea

Hitz egiten duen ordenadorea


Informatika-mundua edonorentzat irekia dagoela esan ohi da eta egunetik egunera urrats gehiago ematen ari dira bide honetan; bai software-etxeak eta baita hardware-etxeak ere.

IBMk atera duen Screen Reader sistema berriarekin beste oztopo bat gainditu da eta itsuek ez dute jadanik ordenadoreak ez erabiltzeko arrazoirik izango. Screen Reader-ek ordenadoreko informazio guztia soinu bihurtzen du eta horrela erabiltzaileak edozein momentutan pantailan agertzen den informazioaren berri izango du. Begirale-funtzioa ere betetzen du, erroreren bat egindakoan abisua emanez.

Sistema hau IBM PS/2 eta bateragarrietan ezar daiteke.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Softwarea