}

Hirugarren iraultza

1989/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko nekazaritza mende honetako hirugarren iraultzaren aurrean omen dago, EEBBtako Zientzi Akademiak argitaratu berri duen txosten batek dioenez.

Lehenengoa, mende hasieran hasitako nekazaritzaren mekanizazioa izan zen. Bigarrena 1960.ean izan zen, ongarri kimikoen eta produkzio handiko barietateen erabilpenari esker. Hirugarrena, nekazaritza alternatibo izenekoa izango omen da.

"Nekazaritza Alternatiboa" da 450 orrialdeko txostenaren izenburua eta unibertsitateko 17 adituk idatzi dute. Txostenaren helbururik nagusiena, naturan gertatzen diren erlazio biologikoak uzten produkzioa hobetzeko erabiltzea da. Puntu hauek azpimarra daitezke:

    Eritasunei eta lehorteari aurre egiteko eta elikagaiak efikazia handiagoz erabiltzeko gaitasuna izango duten barietateak genetikoki lortzea.
    Uzta bakarra erein beharrean, uzta bat baino gehiago ereitea. Uzten errotazioa beharrezkoa izatea.
    Eritasunen prebentzioa bultzatzea eta antibiotikoak gehiegi ez erabiltzea.
    Izurrien kontrolerako metodo integratuak erabiltzea. Metodo hauek naturan gertatzen diren harrapakari/harrapakin erlazioak erabiltzen dituzte. Pestizidak gutxiago erabiltzea da helburua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia