Hiru kilometroko izotz-geruza Europan
2001/11/09 Elhuyar Zientzia

Arizonako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek adierazi duenez, Jupiterreko Europa ilargiak 3 kilometroko sakonerako izotz-geruza dauka. Galileo eta Voyager zundek bidalitako irudietatik abiatuta, zientzialariek inpaktuzko 28 krater aztertu zituzten. Krater horietatik 6k gailurra dute erdi-erdian. Horregatik, zientzialariek uste dute izozpean ez dagoela eremu berorik, bestela gailurrik ezin litzatekeelako egon. Europako kraterren morfologiak eta egiturak erakusten dute inpaktuak ez zirela izotz-geruza lodia urtzeko gai izan.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia