Hies-aren kontrako bide berriak
1993/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ogi-arbolaren fruituari ateratako zuku batek, jakalina izenekoak, HIV birusa (HIES-arena) in vitro inhibitu egin du Montpellier-ko Mikrobiologia eta Inmunologiako Institutuan egindako saiakuntza batean. Jean Favero zientzilaria izan da jakalinaren ahalmen honetaz konturatu dena.
Kutsatutako linfozitoetan eraginik ez badu ere, sano dauden bitartean babestu egiten ditu. Molekula hau hain toxikoa izan ez dadin aldatu ondoren, ikerlariek in vivo saiakuntzak egiteko prestatzen ari dira.
Iparrame-riketan bestetik, Boston-go Ospitale Nagusian beste sendagai baten bila ari dira. Hiru produktu elkartuta erabili nahi dituzte: AZT, DDI (bi hauek batera askotan erabili dira) eta hirugarren substantzia, azken hau piridinonea edo nebirapinea izan daitekeelarik. Molekula guzti hauek birusak ugaltzeko behar duen entzima bati erasotzen diote; transkriptasa inbertsoari, hain zuzen.
In vitro egindako lehen saiakuntzek adierazten dutenez, hiru substantzia hauen nahasteak zelulak babestu eta kutsatutako zelulak senda ditzake. Orain “cocktail” hau gizakiari aplikatzea falta da, baina luze baino lehen ekingo diote horri.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia