}

Herbizida eta ongarria

1992/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tabako-landarea elikatzea eta aldi berean belar txarren aurka babestea ez da lorpen txarra. Hauxe da, hain zuzen ere, biokimikari aleman batzuek lortu dutena. Herbizida, zianamidaz osaturiko konposatu bat da. Substantzia hau, berez, kaltegarria da tabakoarentzat eta horregatik hau neutralizatuko duen zerbait aurkitzea ezinbestekoa da.

Aipatu neutralizatzailea aurkitu dute; zoluko mikrotxanpinoi batean hain zuzen ere. Honen bidez, zianamida urea bihurtzen da eta ureatik amonio-gatzak sortzen dira. Amonio-gatzak oso elikagai aberatsak dira landarearentzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia