}

Hegoak bai, hegoak ez, hegoak bai…

2003/01/16 Elhuyar Zientzia

Hori da, dirudienez, intsektu makila batzuek egin dutena.

Eboluzioari gagozkiola, gehienetan bizidunek eredu egokienerantz eboluzionatzen dutela uste izaten dugu. Eta moldatze horretan organoak sortu edo desagertu egiten dira baliagarriak izan edo ez izatearen arabera. Esaterako, ostrukek hegan egiteko gaitasuna galdu dute.

Baina, moldatze horiek ba al dute atzera bueltarik? Bai, nonbait.

Michael F. Whiting-en taldeak 35 intsektu makilaren DNA aztertu du Nature aldizkarian argitaratutako eboluzio-ikerketa baten baitan. Eta ondorioetako bat horixe izan da: intsektu makilaren espezie batzuek hegan egiteko gaitasuna galdu zutela eta, ondoren, 50 milioi urte geroago, berriz ere gaitasun hori eskuratu zutela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia