}

Hazkundearen gakoa

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zurich-eko Unibertsitateko eta Friederich Miescher de Bâle Institutuko ikerlari-talde batek hazkundea kontrolatzen duen genea aurkitu du, antza: d6K genean mutazioa eragin eta normalean baino bi aldiz txikiagoa den eulia lortu dute. Eulia espezie bereko beste espezimen batekin konparatuz gero, tamaina da desberdintzen dituen ezaugarri bakarra.

Gorputzeko atal guztiak zehatz-mehatz aztertu ondoren, ikerlarien ondorioa ondokoa da: bi euliek zelula-kopuru berdin-berdina dute. Desberdintasun bakarra euli txikiarenak bi aldiz txikiagoak izatea da. Lortutako emaitzei jarraiki, organismo baten zelulen tamaina eta kopurua bi mekanismo desberdinen arabera legoke finkatua. Ondorioak, bi: organoen behin betiko masa dituen zelula-kopuruarekiko independentea da eta, bestalde, zelulen tamainak finkatzen du organoaren tamaina.

Hala eta guztiz, emaitza ikusgarri horiek era kritikoan aztertu beharra dago. Batetik, egindako saiakeretatik % 98k porrot egin duelako eta, bestetik, prozesu batean parte hartzen duen genea aurkitzeak ez duelako esan nahi hori denik prozesua kontrolatzen duen genea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia