Hau ere distiratsuena
1996/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azken hogei urteotako kometarik distiratsuena apirila aldean izango dugu ikusgai. Horrela gertatuko ez balitz, berebiziko atsekabea hartuko luke Yuji Hyakutake astronomiazale japoniarrak, berak izan baitzuen lehen aldiz C/1996 B2 kometaren berri. Lehen kalkuluen arabera, Saturno baino distiratsuago agertuko dela esan zuen Hyakutakek eta jadanik Harvard Smithsonian ikerketa-zentruko astronomoek, berretsi egin dute japoniarraren hipotesia.
Kometa berriak berebiziko ikuskizuna eskainiko digu eta ipar hemisferiotik ikusi ahal izango da gehien. Nolanahi ere, kometaren agerpena nolakoa izango den zehatz mehatz jakiterik ez dago eta oraingoz, ortzeari begira jarraitu beharko dugu. Dena dela, gogoratu Hale-Bopp kometaren magnitudeei buruz esandakoa
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia