}

Harea mugikorretan gora eta behera

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Harea mugikorretan gora eta behera
2005/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Nahaste arriskutsuak dira harea mugikorrak: harea, buztina eta ura. Daniel Bonn Amsterdamgo Unibertsitateko fisikariaren arabera, arriskutsuagoak dira ura gazia denean geza denean baino. Bonnek Iranen hartutako lagin batetik abiatuta argitu zuen zein zen harea mugikorrak hain arriskutsu bihurtzen dituen mekanismo fisikoa.

Ikerketa horrek eman zuen lehen emaitza izan zen harea mugikorrek oso erreakzio bortitza dutela kanpotik eragindako tentsio fisikoaren aurrean. Izan ere, harea mugikorretan tentsioa handitzen den baino milioi bat aldiz gehiago jaisten da nahastearen likatasuna. Han harrapatutako pertsona batek, beherantz bultzatu ahala, azpialdea likidotzen du. Likido hori gatzduna bada, gainera, sedimentatu egiten da likidotu eta minutu batzuetara, eta horrek asko handitzen du handik irteteko egin behar den indarra. Harrapatutako batek oso mantso egin beharko luke indarra ura pixkanaka beherantz iragaz dadin.

Bonnen arabera, harea mugikorren funtzionamenduak ezinezkoa egiten du filmetan ikusten dena, alegia, hareek ezin dute pertsona bat erabat irentsi. Azken batean, sedimentatze-prozesuak berak eutsiko lioke pertsonari hondoratu gabe.

Berriak labur
3
1
215
2005
12
005
Fisika