}

HapMap, aldaera genetikoen mapa

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

HapMap, aldaera genetikoen mapa
2005/12/01 | Elhuyar

Pertsona batetik bestera aldatzen diren genoma-zatien mapa argitaratu du Nature zientzia-aldizkariak. Gizakien genomaren % 99,9 berdina da pertsona guztietan; % 0,1 bakarrik aldatzen da batetik bestera. Nukleotido bakar batek hainbat aldaera izan ditzake (SNPak), eta horiek azaltzen dira HapMap horretan.

Oraindik ez dago osatuta, baina, genetisten esanean, oso baliagarria izango da hainbat gaixotasun aztertzeko eta eboluzioa eta antzeko prozesu biologikoak ulertzeko.

Berriak labur
8
1
215
2005
12
019
Anatomia / Fisiologia