Handiago, garbiago, zehatzago

Diotenez, orain arte garatu den mikroskopiorik zehatzena da. X izpi bidezko mikrotomografia du oinarri, beste hainbat mikroskopiok bezala, baina irudi handiagoak eta garbiagoak lortzen ditu.

Horretarako, teknika berri bat gehitu diote: ‘time delay integration’. Teknika horrek X izpi bidez lortutako hiru dimentsioko irudien inperfekzioak zuzentzen ditu pixelez pixel.

Britainia Handiko sei unibertsitatetako taldeek garatu dute mikroskopio hori. Eta goikoa bezalako irudi ikusgarriak argitaratu dituzte froga gisa. Duela berrogei eta hamabost milioi urte inguru bizi izan zen ugaztun karniboro baten ahosabaia da irudikoa, Viverravus acutus.

Paleontologoentzat oso tresna baliagarria izango dela erakusten du irudi horrek. Dena dela, nabarmendu dute beste hainbat ikerketa-esparrutan ere erabiltzen dutela, eta aplikazioak ere mila izan litezkeela; hala nola, hezur eta haginetan diagnosiak egiteko, metalen portaera maila mikroskopikoan ezagutzeko eta abar erabil daiteke.

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali