Hamar bular-minbizi mota
2012/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bular-minbizia ez da gaixotasun bakar bat, baizik eta hamar gaixotasun, Cambridge Research Instituteko ikertzaileek koordinatu duten nazioarteko talde batek ondorioztatu duenez. Erresuma Batuko eta Kanadako ospitaleetan izoztuta zituzten 2.000 emakumeren laginak aztertu dituzte genetikoki, eta bular-minbizien hamar mota topatu dituzte. Gaur egun ohikoa da tumoreak mikroskopioan ikusita duten itxuraren arabera sailkatzea kasuak, baina, hala, tratamendua ez da beti eraginkorra izaten. Cambridgeko ikertzaileek diote sailkapen berri honek aukera emango duela hamar tratamendu espezifiko bilatzeko, eta bular-minbiziak arrakasta handiagoz sendatzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia