}

Hale-Bopp kometaren bidez eguzki-sistemaren historia ezagutzeko aukera

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Massachussets-eko Unibertsitatekoastronomo-talde batek kometen barnean nitrogeno sulfidoa (NS) dagoela frogatu nahi du. Konposatu hori aspalditik da ezaguna zientzialarien artean, izarrarteko hodeiak osatzendituzten osagaietako bat delako. 1997. urtean ordea, Hale-Bopp kometaren barnean nitrogeno sulfidoa aurkitu zen lehenengo aldiz.

Aspaldidanik pentsatu izan da kometek eguzki-sistemaren sorreran existitzen ziren materialak garraiatzen dituztela eta, ondorioz, aproposak izan litezkeela eguzki-sistemaren sorrera aztertzeko. Teoriaren arabera, duela 4,5 bilioi urte eguzki-sistemaren kanpoaldera iritsi ziren izotzezko bloke horiek garai hartako gas izoztuak daramatzate barnean.

Nitrogeno sulfidoa oso konposatu erreaktiboa da ordea eta, beraz, ez dago argi Hale-Bopp kometan aurkitu zena kometaren barnean izozturik mantendu den ala kometaren zatiketak sortua izan zen. Kometaren barnean aipatu konposatua dagoela frogatuz gero, gure sistemaren sorreraz gehiago jakiteko modu berri bat asmatu dela esan daiteke: kometen azterketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia