Gurutzatzen diren trenak
1991/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Besterik badirudi ere, irudiko gizona ez da tren horiekin jolasean ari. Britainia Haundiko Derby-ko ikerketa-zentruan bi tren tunel barruan gurutzatzen direnean sortutako arazoak aztertzen ari da. Trenak abiadura handiz gurutzatzen direnean, zabuka hasten dira eta trenmakinaren aerodinamika hobetuz efektu hori txikiagotzea da helburua.
Ikerketa-zentruan 132 metro luzeko bi trenbide paralelo dituzte eta bertan 1/25 eskalaz egindako maketak ibiltzen dira. Instalazioak hari berozko anemometroak ditu airearen abiadurak neurtzeko eta transduktoreak presioak neurtzeko.
Injineru britainiarrek trena igarotzen denean presio-uhinek beroa tuneleko hormetara nola transmititzen duten ere aztertzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia