}

Gure galaxiaren erdialdea ISOren eskutik

2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ISOren eskutik ISO teleskopioak 1998. urtean erretiroa hartu zuen, baina berak jasotako irudi guztiak oraindik ez dira erabat aztertu.

Aztertu berri denetariko bat Esne Bidea galaxiaren eridaldeari dagokiona da. Bertan orain arte ezezagunak diren 100.000 izar behatu ahal izan dituzte astronomoek. Izarrok "erraldoi gorria" motakoak, hau da, asko eboluzionatutakoak dira, adinaren araberako masa dute eta elementu kimikoetan aberatsa den hauts ugari igortzen dute. Hauts hori planetak eta bizia eratzeko ezinbesteko izan zen eta baliteke gure gorputzeko karbonoaren zati bat bertakoa izatea.

Bestalde, galaxiaren erdialdeko izar horiek Esne bidea nola eratu zen argitzen lagun dezakete. Gure galaxiaren erdialdea interes handiko eskualdea izan arren, tartean pilatutako hauts- eta gas-kantitate handiek ikustezin bihurtzen dute. Horregatik, ISOk eginiko irudiak oso baliotsuak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia