}

Gure galaxiako zulo beltza biraka ari da

2004/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nazioarteko astrofisikari-talde batek gure galaxiaren erdi-erdian dagoen zulo beltza biraka ari dela ikusi du. Aurkikuntza erradiazio infragorriak neurtuz egin dute.

(Argazkia: NASA).

Txilen dagoen Very Large Telescope (VLT) erabili dute aurkikuntza egiteko. Hala, Sagitarius A*-tik datorren erradiazio infragorria neurtu dute, eta 17 minututik behin uhin-sortak iristen direla ikusi dute. Sagitarius A* duela gutxi aurkitu duten X izpien iturri bat da, eta gure galaxiaren erdian dago.

VTLk jaso dituen uhin-sorta horiek zulo beltzaren inguruan dauden gas beroak igorritakoak dira, eta Lurrera periodikotasunez iristeak biraka ari direla adierazten du, zulo beltzarekin batera. Ikertzaileen arabera, aurkikuntza honek Erlatibitatearen Teoria Orokorra frogatzeko aukera ekarriko du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia