Globulu gorriak eta zuriak, imanek banatuta
2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Globulu gorriak eta zuriak, imanek banatuta
2007/01/01 | Elhuyar
Eremu magnetiko batek banatu ditzake odoleko globulu gorriak eta zuriak, iman-sare batek alegia. Globulu gorriak paramagnetikoak dira, eta imanek erakarri egiten dituzte; zuriak, aldiz, diamagnetikoak dira, eta imanek aldaratu egiten dituzte. Horregatik bereizten dituzte eremu magnetikoek. Gaur egun, zentrifugatzaile batez banatzen dituzte. Sistema ona da, baina, odolaren osagaiak lehenbailehen behar izanez gero, mantsoegia, hogei minutu behar baititu sistemak. Imanen bidezko sistemaren desabantaila da globulu gorriek oxigenorik gabe egon behar dutela; bestela, ez dira paramagnetikoak.
1
227
2007
1
022
Fisika; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
13
eu es fr en ca gl